miércoles, 28 de noviembre de 2012

Ekintza hauek lehenengo hamar zenbakiak ezagutzeko zuzenduta daude. Kantitateak identifikatu, idatzi eta ordena ikasgaiak dira.




Ipuinak kontatzeko ideia batzuk

• Ipuinaren irakurketa: ipuina liburutik zuzenean irakurtzea.

• Txontxongiloak: txontxogiloez laguntzea ipuina kontatzeko. Txotxongilo hauek guk sortutakoak izan daitezke.

• Narrazioa + mozorroak: ipuinaren pertsonaiak bezala janztea eta pertsonaia bera istorioa kontatuko balu bezala egitea.

• Narrazioa + bitxak: ipuina kontatzen den bitartean istorioaren zenbait irudi erakustea, metodo hau erabiliena da gaur egun Haur Hezkuntzako eskoletan.

• Ipuin abesti: Istoria abesti baten bitartez kontatzea.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

INÉS BENGOA. Ipuin kontalaria http://www.inesbengoa.com/p/eu/haurrak.php

Ipuinak bukatzeko proposamen batzuk

- Egia bada, sakelan sar. - Egia bada, sakelan sar; gezurra bada, atera ez dadila. - Haiek ondo bizi izan baziren gu ondo bizi izan gaitezen. - Aditzeko belarririk duenak aditu eta ikas dezala - Handik aurrera, lanik egin beharrik gabe, ama eta semea oso aberats bizi izan ziren. - Handik aurrera denak pozik eta pakean bizi izan ziren urte askotan.

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Arroxali

Ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait alderdi


  • Ipuina nolako haurrei kontatuko diegun pentsatu behar dugu, hau da, haien adinari eta interesei egokitua izan behar du.
  • Kontatuko dugun ipuina gogoko izan behar dugu. Oso saila da ezer adierazten ez digunarekiko sentimendu positibo bat transmititzea.
  • Ipuin baten kontaketak giro egokia behar du. Giroa lasaia izan behar du eta haurrak zirkulu erdian eta ahal izanez gero alfonbra txikien gainean eserita egon behar dira. Frustrazioak edo gurariak transmititzeko komunikazioa erraztuko duen giro egokiena sortu behar da.
  • Garrantzitsua da, kontaketak irauten duen bitartean, kontalariak begirada entzule guztiei zuzentzea, hau da, begiak zabal-zabalik irribarre eginez edo zeharo serio jarriz. Aurpegierak espresiboa izan behar du.
  • Ahotzaren tonuak neurrizkoa izan behar du. Entonazioa azalpenaren edukiaren arabera modulatuko da. Adibidez pertsonak espazioak edo objektuak karakterizatzen dituen adjetibazioak adierazgarriak izan behar dira eta behin baino gehiagotan errepikatu behar dira.
  • Pertsonaien eta entzuleen artean konparazio positiboak egitea komeni da, batez ere une horretan arreta galdu dutenekin.
  • Ipuinak beti formula erritualekin hasi eta amaituko dira, eskatzen duten magian murgildutako giro bat sortzeko.
  • Ipuin bat kontatu aurretik ikasi egin behar da, ez da ipuinean gertatzen denari buruzko zalantzarik izan behar, horrek interesa galtzea eta dezepzioa eragiten bait du.
  • Formula errimatuak edo abestiak beti berdin esan edo abestu behar dira, oso astiro eta haurrei gurekin esateko edo abesteko eskatuz.
  • Haurrek ipuinean agertzen diren onomatopeietan parte hartu behar dute.
  • Garrantzitsua da ipuina kontatzean entzuleek egiten dituzten galderei laburki erantzutea.

Tartaloren ipuina

viernes, 26 de octubre de 2012

Lanera goaz


Jarduera hau MEKANIKOAREN BILA ipuinarekin batera egiteko pentsatuta dago.

Jardueraren izena
Lanera goaz!
Denboralizazioa
Mozorroak egiteko: 1 ordu (beti ere umeen erritmoa errespetatuz). Atzezpena egiteko: 30 min.
Materialak
              Zabor poltsa zuriak (erizaina, okina), urdinak (mekanikoa) eta berdeak (lorezaina).
              Kartulinak.
              Errotulkiak.
              Kordeltxo zuria.
              Artaziak.
Helburuak
              Haurrek istorioa ondo ulertzea eta istorioan sartzea, ondo ulertzeko.
              Lanbide desberdinak bereiztea, bakoitzak duen ezaugarriez jabetuz.
Jardueraren deskribapena
Lau txoko jarriko ditugu, txoko bakoitzak lanbide baten mozorroa egingo du (okina, mekanikoa, lorezaina eta erizaina) Ume bakoitzak bere mozorroa eraikiko du eta bukatzean antzezpena egingo dute guztion artean.





Web gune honetan mozorro gehiago egiteko ideiak topatuko dituzue: http://www.jugarycolorear.com/2011/01/ideas-para-hacer-un-disfraz-de.html

miércoles, 24 de octubre de 2012

Jantzi nazazu


Jarduera hau MEKANIKOAREN BILA ipuinarekin batera egiteko pentsatuta dago.

Jardueraren izena
Jantzi nazazu!
Denboralizazioa
40 min.
Materialak
              Fitxak.
             -    Pertsona biluzi bat.
              -   Lanbide ezberdinen jantziak.
              Kola.
              Margoak.
Helburuak
              Lanbide ezberdinen jantziak eta osagarriak bereiztea.
              Haurrek non jarri behar duten atal bakoitza jakitea.
Jardueraren deskribapena
Umeek txokoetan margoztuko dituzte andereñoak emandako fitxak eta ondoren, bakoitzari egokitu zaion pertsona biluziaren gainean bere gustuko lanbidearen janzkera itsatsiko dute.




MEKANIKOAREN BILA

             Munduan anitz diren bezala, bazen bost kidez osaturiko gorliztar familia bat :

            Amona Joxefina, txiki-txikitatik ikasi zuen josten. Antxonio, berriz,  herriko zapataria zena, Joxefinaz maitemindu eta ezkondu egin ziren. Aurrerantzean, denda bat sortu zuten Gorlizeko  kale nagusian, pinpilinpauxa izenekoa. Urte batzuk geroago, alaba bat izan zuten, Maite, hain zuzen ere. Maiteri asko gustatzen zitzaizkion zapatak, arropak, bitxiak...eta horregatik, pinpilinpauxeko saltzaile bihurtu zen. Patxi, Maiteren senargaia negozioan ere hasi zen lanean. Bere eginkizuna oso garrantzitsua zen, izan ere, furgonetaz, leku batetik bestera garraiatzen zituen dendako eskakizun guztiak. Handik eta bi urtera, Haizea jaio zen, azken bi hauen maitasunaren seinale.

(5 URTE GEROAGO...)

            Uda zen, klaseak bukatuak ziren jada, eta Haizea oporretan zegoen. Neskatilari asko gustatzen zitzaion bere familiaren dendan laguntzea eta horregatik zuen gogoko uda, bertan denbora luze egon zitekeelako. Egunero lanbide desberdinak ezagutzeko asmoz, bere senitartekoen artean txandakatzen zen: batzuetan aititerekin zapaten kordelak jartzen zituen, beste batzuetan amari kamisetak tolesten laguntzen zion, bestetan aldiz, Joxefinari txantiloiak mozten zizkion; Hori bai zuela gustuko! Gaur aitarekin joango zen, furgonetaz eskakizunak banatzera.

             Goazen Haizea, berandu da eta! - Esan zuen  aitak.
             Banoa aitatxo! Nora joan behar dugu gaurkoan? - Galdetu zion Haizeak gogotsu.
             Lehenik eta behin Antxonioren zapaten bila joan behar dugu, gero, Amonak egindako soineko berri batzuen bila eta azkenik amatxori eramango dizkiogu berak sal ditzan.
             Ba... lan handia daukagu! Goazen aita!

            Bidaiari hasiera emango ziotenean, furgonetari zerbait gertatzen zitaziola ikusi zuten.

             Aitatxo, zer gertatzen da?
             Furgoneta puskatu egin da maitia. Gaurko eskakizunak oinez egin beharko ditut, eta lan garrantzitsuena zure esku utziko dut. Prest al zaude?
             Bai bai bai!! - Erantzun zion zion Haizeak alai.
             Laztana, mekanikoarenera joan behar duzu giltza ingelesaren bila. Niri ekarri eta lehen bailehen furgoneta konpondu eta biharko eskakizunak betetzeko prest egongo gara.
             Lasai aita, lortu dugu eta! Oraintxe nator giltzarekin!

            Haizea bazekien bere lana erabakigarria zela negozioan aurrera egiteko. Eta horregatik kale nagusian gora joan zen mekanikoaren bila,tipi-tapa tipi-tapa .

             Egun on! Mekanikoa al zara?


             Ez barkatu, ni okina naiz eta egunero ogia, pastelak, tartak... egiten ditut. Oso goxo daude, baten bat dastatu nahi duzu?
             Ez, ni giltza ingelesa behar dut, baina, eskerrik asko!
             Agur ba polita!

            Neskatoa etsi gabe, aurrera jarraitu zuen, tipi-tapa tipi-tapa.

             Egun on! Mekanikoa al zara?
             Ez laztana, ni parkea dotore jartzeaz arduratzen naiz.
             Orduan... ez duzu giltz ingelesin izango ezta?
             Ez, barkatu, ni lore zaintzailea naiz eta ez ditut horrelakorik behar nire lanerako.


             Ongi da! Banoa, presa daukat eta!
             Zorte on neskato!


            Haizea, nekaturik zegoen arren, agindutakoa bete behar zuela bazekien eta horregatik, tipi-tapa tipi-tapa, hurrengo eraikinean satu zen.

             Egun on! Mekanikoa al zara?
             Ez, ni pertsonak sendatzen ditut. Gaixorik al zaude?
             Ni ez, baina nire aitaren furgoneta oso gaixorik dago! Giltza ilngelesik daukazu?

             Ja ja ja ez laztana -erantzun zion barrezka emakumeak- ni erizaina naiz, eta hemen soilik pilulak, txertoak, tiritak... eta horrelakoak ditugu.

             Aaaah zelako pena! Bilaketan aurrera jarraituko dut orduan.
             Ongi da, zure burua zaindu!


            Umetxoa leher eginda zegoen jada, okindegian, parkean eta baita ospitalean ere sartua zen, baina giltz ingelesik ez zuen aurkitu. Bat-batean, urdinez jantzitako gizon batekin topo egin zuen.

             Neskatxa zer gertzen zaizu?
             Giltz ingelez baten bila nabil, baina ez dut inon aurkitu eta oso garrantzitsua da.
             Zorte handiko neska zara orduan, etorri nirekin eta nirea emando dizut.

             Mila esker, ze ondo! - esan zuen Haizeak inoiz baino alaiago.  


             Tori laztana esan zuen mekanikoak giltza emanez.

            Haizea lasterka abiatu zen aitatxorengana, erramienta eskuan zuelarik.

             Aitatxo lortu dut! -esan zuen oihuka aitaren besoetaraino helduz.
             Oso ondo maitea! Banekien nik lortuko zenuela, hori da nire Haizea! - erantzun zuen harro Patxik.

            Geroztikako berririk ez dakigu haizeaz eta bere familiaz, baina ziur gaude furgoneta erreperatu egingo zutela Haizearen laguntzari esker; eta noski, guztiak batera negozioa aurrera egingo zutela ere.

            Egia bada, pinpilinpauxa dendan sar eta gezurra bada kontuan ez har.  



EGILEAK: Pagazartundua Itsaso, Palomino Saioa, San Martín María, Vaz Irene eta ni neu.

miércoles, 17 de octubre de 2012

Urtxintxa. Elkar Argitaletxea

http://www.elkarargitaletxea.com/ikasmateriala/default.cfm?hizkuntza=1&laburdura=HH&atala=proiektuak&proiektua_id=34&proiektua_izen=URTXINTXA%20proiektua&hezkuntza_etapa_id=1&hezkuntza_etapa_izen=Haur%20Hezkuntza




 URTXINTXA Haur Hezkuntzaren hiru ikasturteak biltzen dituen proiektua da: Urtxintxa 3 urte, Urtxintxa 4 urte eta Urtxintxa 5 urte. Proiektu honek hainbat material eskaintzen ditu ikaslearentzat eta irakaslearentzat, hiru hiruhilabetetan banatuta: ikaslearen karpeta, irakaslearen karpetak, ipuinak, musika-CDak, CD-ROMa eta irakaslearentzako gidaliburua.


Ipuinak hasteko proposamen batzuk

- Orain urte asko ...; Oraindino urte asko ez dela...; - Aintzina, ugarazioak edo igelak harriakaz berba egiten zutenean...; - Behin munduan, asko legez, mutiltxo bat bizi zen...; - Gomuta ez dudan herri batean...; - Aintzina, belar-txori-abere-patariek heuren berbetea ahaztu baino lenentxoago...; - Munduan asko bezala...; - Aintzinean munduan asko legez...;- Munduan asko legez arto koxkolez ...; - Behin batean ...; - Gauza guztiek hizketan zekiten denboran gertatu omen zen...; - Aintzina, behi, ardi eta animali guztiek, eta belar eta arbolek berba egiten zutenean ...; - Sekula ez zait ahaztuko...; - Bizkaiko ipuinetako senar-emazte askoren antzera ...; - Euskaldunen artean oso gutxitan gertaru izaten dena ..; - Herri batean bizi ziren ...; - Lur eta aberastusun haindiak zeuzkan etxe batean ...; - Garai hartan ... ; - Gizaldi honen hasieran bazen ....

Ipuina irakurri ala kontatu?


         Askotan ipuina irakurtzearen helburua irakurzaletasuna bultzatzea izaten da, azken batean ipuinekiko jakin mina piztea eta ipuinak maitatzen irakastea. Honela umeek bakarka edota taldeka jolasteko aukera gehiago dituzte. Hau gauztia bultzatzeko askoz aproposagoa da ipuinak kontatzea. Izan ere, umeek askoz atseginagoa dute ipuina kontatzea, hau entzutean narratzailea libreago eta naturalagoa bihurtzen delako. Horrela istorioa jarraitzea errazagoa izaten da hauentzat. Narratzailea honela mugitu daiteke, keinuak egin… eta bere begiak eta eskuak erabili ditzake. Liburuak irakurtzerakoan ordea, irakurlea ez du mugimenduak egiteko askatasunik eta horretan du arreta eta ez umeetan.


Laburbilduz, umeek askoz gehiago disfrutatzen dute ipuina kontatzen diotenean. Erraztasun handiarekin murgiltzen dira kontatutako istorioan narratzaileak elkareragiten duenean.

martes, 9 de octubre de 2012

Zeintzuk dira ipuinak definitzeko ezaugarririk garrantzitsuenak?

         
   Ipuinaren ezaugarri edo elementu nagusienak lekua, pertsonaiak, denbora eta ekintzak dira. Lekuak eragin handia du kontakizunean eta deskribatu edo aipatu daiteke. Denborari dagokionez, aintzinekoak edo egunekoak izan daitezke eta tarte laburrean zen luzean gertatuak izan ahal dira. Pertsonaiak ekintzetako aktoreak dira eta hauen funtzioaren edota ekintzen arabera protagonistas, antagonistak ala laguntzaileak izan daitezke. Ekintzak hasierako egoeraren eta amaierako egoeraren bitartean gertatzen denaren muina dira.
            Bestalde, ipuina hainbat ataletan banatzen da:

•      Hasierakoa egoera: noiz, non, nortzuk azaltzen ditu baita hauen egoera ere.
•      Arazoa: konpondu beharreko zerbait, desioren bat,...
•      Ekintzak: arazoa konpontzeko bideratuak.
•      Ondorioa: arazoaren konponbidea.
•      Amaiera: berriro egoera orekatua baina desberdina.

            Hala eta guztiz ere, egitura hau zabaldu egin daiteke eta, beraz, hainbat ekintza berri tartekatu.