miércoles, 24 de octubre de 2012

MEKANIKOAREN BILA

             Munduan anitz diren bezala, bazen bost kidez osaturiko gorliztar familia bat :

            Amona Joxefina, txiki-txikitatik ikasi zuen josten. Antxonio, berriz,  herriko zapataria zena, Joxefinaz maitemindu eta ezkondu egin ziren. Aurrerantzean, denda bat sortu zuten Gorlizeko  kale nagusian, pinpilinpauxa izenekoa. Urte batzuk geroago, alaba bat izan zuten, Maite, hain zuzen ere. Maiteri asko gustatzen zitzaizkion zapatak, arropak, bitxiak...eta horregatik, pinpilinpauxeko saltzaile bihurtu zen. Patxi, Maiteren senargaia negozioan ere hasi zen lanean. Bere eginkizuna oso garrantzitsua zen, izan ere, furgonetaz, leku batetik bestera garraiatzen zituen dendako eskakizun guztiak. Handik eta bi urtera, Haizea jaio zen, azken bi hauen maitasunaren seinale.

(5 URTE GEROAGO...)

            Uda zen, klaseak bukatuak ziren jada, eta Haizea oporretan zegoen. Neskatilari asko gustatzen zitzaion bere familiaren dendan laguntzea eta horregatik zuen gogoko uda, bertan denbora luze egon zitekeelako. Egunero lanbide desberdinak ezagutzeko asmoz, bere senitartekoen artean txandakatzen zen: batzuetan aititerekin zapaten kordelak jartzen zituen, beste batzuetan amari kamisetak tolesten laguntzen zion, bestetan aldiz, Joxefinari txantiloiak mozten zizkion; Hori bai zuela gustuko! Gaur aitarekin joango zen, furgonetaz eskakizunak banatzera.

             Goazen Haizea, berandu da eta! - Esan zuen  aitak.
             Banoa aitatxo! Nora joan behar dugu gaurkoan? - Galdetu zion Haizeak gogotsu.
             Lehenik eta behin Antxonioren zapaten bila joan behar dugu, gero, Amonak egindako soineko berri batzuen bila eta azkenik amatxori eramango dizkiogu berak sal ditzan.
             Ba... lan handia daukagu! Goazen aita!

            Bidaiari hasiera emango ziotenean, furgonetari zerbait gertatzen zitaziola ikusi zuten.

             Aitatxo, zer gertatzen da?
             Furgoneta puskatu egin da maitia. Gaurko eskakizunak oinez egin beharko ditut, eta lan garrantzitsuena zure esku utziko dut. Prest al zaude?
             Bai bai bai!! - Erantzun zion zion Haizeak alai.
             Laztana, mekanikoarenera joan behar duzu giltza ingelesaren bila. Niri ekarri eta lehen bailehen furgoneta konpondu eta biharko eskakizunak betetzeko prest egongo gara.
             Lasai aita, lortu dugu eta! Oraintxe nator giltzarekin!

            Haizea bazekien bere lana erabakigarria zela negozioan aurrera egiteko. Eta horregatik kale nagusian gora joan zen mekanikoaren bila,tipi-tapa tipi-tapa .

             Egun on! Mekanikoa al zara?


             Ez barkatu, ni okina naiz eta egunero ogia, pastelak, tartak... egiten ditut. Oso goxo daude, baten bat dastatu nahi duzu?
             Ez, ni giltza ingelesa behar dut, baina, eskerrik asko!
             Agur ba polita!

            Neskatoa etsi gabe, aurrera jarraitu zuen, tipi-tapa tipi-tapa.

             Egun on! Mekanikoa al zara?
             Ez laztana, ni parkea dotore jartzeaz arduratzen naiz.
             Orduan... ez duzu giltz ingelesin izango ezta?
             Ez, barkatu, ni lore zaintzailea naiz eta ez ditut horrelakorik behar nire lanerako.


             Ongi da! Banoa, presa daukat eta!
             Zorte on neskato!


            Haizea, nekaturik zegoen arren, agindutakoa bete behar zuela bazekien eta horregatik, tipi-tapa tipi-tapa, hurrengo eraikinean satu zen.

             Egun on! Mekanikoa al zara?
             Ez, ni pertsonak sendatzen ditut. Gaixorik al zaude?
             Ni ez, baina nire aitaren furgoneta oso gaixorik dago! Giltza ilngelesik daukazu?

             Ja ja ja ez laztana -erantzun zion barrezka emakumeak- ni erizaina naiz, eta hemen soilik pilulak, txertoak, tiritak... eta horrelakoak ditugu.

             Aaaah zelako pena! Bilaketan aurrera jarraituko dut orduan.
             Ongi da, zure burua zaindu!


            Umetxoa leher eginda zegoen jada, okindegian, parkean eta baita ospitalean ere sartua zen, baina giltz ingelesik ez zuen aurkitu. Bat-batean, urdinez jantzitako gizon batekin topo egin zuen.

             Neskatxa zer gertzen zaizu?
             Giltz ingelez baten bila nabil, baina ez dut inon aurkitu eta oso garrantzitsua da.
             Zorte handiko neska zara orduan, etorri nirekin eta nirea emando dizut.

             Mila esker, ze ondo! - esan zuen Haizeak inoiz baino alaiago.  


             Tori laztana esan zuen mekanikoak giltza emanez.

            Haizea lasterka abiatu zen aitatxorengana, erramienta eskuan zuelarik.

             Aitatxo lortu dut! -esan zuen oihuka aitaren besoetaraino helduz.
             Oso ondo maitea! Banekien nik lortuko zenuela, hori da nire Haizea! - erantzun zuen harro Patxik.

            Geroztikako berririk ez dakigu haizeaz eta bere familiaz, baina ziur gaude furgoneta erreperatu egingo zutela Haizearen laguntzari esker; eta noski, guztiak batera negozioa aurrera egingo zutela ere.

            Egia bada, pinpilinpauxa dendan sar eta gezurra bada kontuan ez har.  



EGILEAK: Pagazartundua Itsaso, Palomino Saioa, San Martín María, Vaz Irene eta ni neu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario